XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Inoren iritziak ulertu

2 Ondoko eskutitzak irakurri, eta bete gero jarraian dagoen koadroa:

1. NOIZ JOLASTU?

IPURBELTZEKO EZTABAIDA

Kaixo, lagunak:

Azken Ipurbeltzen esan zenuten umeentzat oso garrantzizkoa zela jolastea.

Ba nik ez dut astirik.

Eskola amaitu eta beti izaten dut musika, ingelesa edo entrenamendua.

Gero etxeko lanak egin behar eta horrela ezin naiz lagunekin jolastu, ezta gustatzen zaizkidan istorioak irakurri ere.

Zuei ez zaizue berdin gertatzen?

Gustatuko litzaidake inork esatea zer egin behar den jolastu ahal izateko.

Eskuminak Ipurbeltzen lagun guztientzat.

Lur

2. ESKUBIDEAK

IKASMENDIKO EZTABAIDA

Lagunak:

Lehengo zenbakian umeen eskubideez hitz egin zenuten.

Nik beste eskubide bat proposatu nahi dut: dendetan nagusiek gure txanda errespeta dezatela.

Beti esaten dute: Honek ez du presarik.

Ipin iezadazu niri eta aurrea hartzen digute.

Eta hori abuso bat da.

Seguru nago ados egongo zaretela nirekin.

Besarkada bat.

Eneko

3. FUTBOLA BAKARRIK?

IKASMENDIKO EZTABAIDA

Ikasmendiko adiskideak:

Bosgarren mailako ikasle batzuk gara eta beste eztabaida gai bat proposatu nahi dugu: guri patinatzea gustatzen zaigu, baina jolas-orduetan ezin dugu egin, futbolean dabiltzanek jolas-leku guztia betetzen dutelako:

hogeita bi pertsonek leku gehiena daukate eta beste guztiek (ehun baino gehiagok) oso leku txikia.

Han ezin daiteke patinetan ibili.

Eta guk galdetzen dugu: zergatik futbola bai eta beste gauza asko ez?

Zergatik batzuek dena eta beste batzuek oso leku gutxi?

Esaiguzue zuen iritzia.

Eskerrik asko eta beste bat arte.

Aitor, Leire, Mikel, Pablo eta Nerea